Ekonomia -

Bilboko Portua

Honelakoa izango da opor-ontzien terminal berria Getxon

Azpiegutura horrek 2040 urterako 104 opor-ontzi eta 150.000 bidaiari hartzea ahalbidetuko du.

Horrelakoa izango da Bilboko Portuko gurutzaontzi-terminal berria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Portuko Agintaritzak uda honetan esleituko ditu opor-ontziak hartzeko terminal berria egiteko lanak. Azpiegitura hori Getxon eraikiko dute, eta 2040 urterako 104 opor-ontzi eta 150.000 bidaiari hartzea ahalbidetuko du.

Asier Atutxa Bilboko Portuko presidenteak prentsaurrekoan azaldu duenez, lanek urtebete iraungo dute. Beraz, baliteke hurrengo urteko opor-ontzien denboraldiaren amaierarako bukatzea.

Besteak beste, eraikin bat eraikiko dute, eta finger bat erosiko dute. Gainera, ingurua urbanizatu egingo dute, eta autoa epe luzean uzteko 222 aparkaleku sortuko dituzte.

Inbertsio honekin, Bilbo Home port bihurtu nahi dute, hau da, opor-ontziek bidaiak bertan hasteko eta amaitzeko lekua.

Egun, 45 opor-ontzi eta 60.000 bidaiari hartzen ditu Bilboko Portuak. Erreforma hauekin, 104 opor-ontzi eta 150.000 bidaiari hartu ahal izango dituzte 2040 urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Getxo berriak