Ekonomia -

Uztailaren 31a

% 10,67ko hazkundea metatu du Pasaiako portua

Urteko lehen zazpi hilabetetan Gipuzkoako portua hazi egin da aurreko urteko garaia berdinarekin alderatuta.

Pasaiako portuaren artxiboko argazkia.
Pasaiako portua
Pasaiako portuaren artxiboko argazkia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pasaiako portuko merkantzia trafikoa % 10,67 hazi da urteko lehen zazpi hilabetetan, aurreko urteko garai berdinarekin alderatuz gero.

Gipuzkoako portuak ohar batean ezagutzera eman dituen datuen arabera, uztailean ere “hazkundea mantendu da”.

Urteko lehen zazpi hilabetetan autoen trafikoak % 18,6ko hazkundea izan du aurreko urteko garai berriarekin alderatuta. Gainera, txatarraren trafikoa “errekuperatu” egin da eta % 45,59ko hazkundea izan du. “Aurreikuspen guztiak gainditu ditu”, dio oharrak.

Uztailean ere “hazteko joera” mantendu da eta siderurgia arloko produktuak esportatu dira.

Arrantzari dagokionez ere datuak baikorrak dira eta % 3,5eko igoera izan da arlo horretan.

Portura heltzen diren produktuen gehiengoa Alemaniatik dator. Esportazioak, berriz, Erresuma Batura egin dira batez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Pasaia albisteak