Ekonomia -

Espainiako gobernua

De Guindos: 'Gobernuak ez du kulturaren gaineko BEZa jaitsiko'

Espainiako Ekonomia ministroaren esanetan, Gobernuak aldaketak egingo ditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Sozietateen gaineko Zergan.

Luis De Guindos Espainiako Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE
Luis De Guindos Espainiako Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE
Luis De Guindos Espainiako Ekonomia ministroa. Argazkia: EFE

EFE | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak ziurtatu du Espainiako Gobernuak ez dituela BEZaren kargak eta tarteak aldatuko, ezta kulturaren BEZa jaitsiko ere.

EFE albiste agentziari eskainitako elkarrizketan, De Guindosek nabarmendu du Espainiako Gobernuak dagoeneko iragarri dituela bultzatu nahi dituen zerga erreformak.

Hala, Espainiako Gobernuak aldaketak egingo ditu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Sozietateen gaineko Zergan. Lehengoari dagokionez, zergaren bigarren jaitsiera uztailera aurreratu zuen Gobernuak eta, bigarrenaren kasuan, berriz, oraindik ere murrizketaren bigarren fasea egiteke dauka.

De Guindosen esanetan, Espainiako Gobernuak ez dauka BEZa aldatzeko asmorik Europako araudiak eragindako aldaketa txikiak salbu. Are gehiago, gai horretan Gobernuak bere jarrera "oso argi" erakutsi duela uste du.

Kulturaren BEZa % 8tik % 21era igo zen 2012ko irailaren 1ean. Igoera hori gogor kritikatu zuten kulturako profesionalek eta baita oposizioko talde nagusienek ere.

Bestalde, Nazioarteko Diru Funtsak Espainiari osasun eta hezkuntza arloetako koordainketa igotzea proposatu badio ere, De Guindosek azpimarratu du Gobernuak ez duela horrelako erabakirik hartzeko asmorik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Kultura Albisteak Zergak gaur