Ekonomia -
Interes-tasa
EBZak % 0,05ean mantendu du interes-tasa
Dirua egun batean mailegatzeko tasa marjinala ere % 0,30an mantenduko da.
Agentziak | Erredakzioa
Europako Banku Zentralak interes-tasa % 0,05ean mantendu du, ekonomiaren hazkundea bultzatzeko helburuarekin. Kantitate hau euro-gunean izan den tasaren gutxiengo historikoa da.
Europako Banku Zentraleko gobernu kontseiluak ere dirua egun batean mailegatzeko tasa marjinala % 0,30an mantenduko duela erabaki du.
Bestalde, bankuei dirua ordaintzeko gordailuen tasa ere bere horretan mantenduko da, hau da, % -0,20ean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea