Ekonomia -

Adierazlea, berriro behera

Euriborrak urteko 200 euro inguru merkatu ditu EAEko hipotekak

Euriborrak minimo historikoa lortu du abuztuan (% 0,162), joan den uztailean berriro igo ostean.

EAEko familien maileguak merkatuko dira berriro Argazkia: EiTB
EAEko familien maileguak merkatuko dira berriro Argazkia: EiTB
EAEko familien maileguak merkatuko dira berriro Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euriborrak minimo historikoa eskuratu du abuztuan (% 0,162), joan den uztailean berriro igo ostean. Horri esker, urtean 200 euro inguru aurreztu ahal izango dituzte hipotekaren baten duten EAEko familiek.

Hamabi hilabeterako euriborrak berriro beheranzko joera hartu du abuztu honetan. Aurreko hilabetean, uztailean, berriz, gora egin zuen, 14 hilabetez jarraian behera egin ostean, Espainiako Bankuaren datuen arabera.

Uztailean gorakada izan arren, EAEko herritarren maileguak 110 eta 225 euro bitartean merkatu ziren. Aurrezpen hori areagotu da abuztuan.

2014ko abuztuan, euriborra % 0,469ean zegoen, aurtengoarekin alderatuta, ia hirukoitza. Orduan, Estatistikarako Institutu Nazionalaren datuen arabera, etxebizitza erosteko 102.430 euro batez beste eskatzen zituzten herritarrek (eta horrek 361,91 euro hilean ordaintzea zekarren).

Herritarren mailegua irailean berrikusten bada, behin baldintza berriak ezarrita, kuota hori 348,42 eurokoa izango da orain (13,49 euro gutxiago hilean).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Hipotekak albisteak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Etxebizitza