Ekonomia -
KPI
Prezioak % 0,2 eta % 0,7 jaitsi dira EAEn eta Nafarroan, abuztuan
Garraiobideak, etxebizitza eta jantzi eta oinetakoak merkatu egin dira, eta batez ere horrek eragin du beherakada.
Agentziak | Erredakzioa
Abuztuan % 0,2 eta % 0,7 jaitsi dira prezioak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, iazko 2014ko hilabete berarekin alderatuta. Datua Espainiako Estatistika Institutuak eman du gaur.
Garraiobideak, etxebizitza eta jantzi eta oinetakoak merkatu egin dira, eta batez ere horrek eragin du beherakada.
EAEn, uztaileko KPIarekin alderatuta, % 0,3 jaitsi da tasa, eta % 0,8koa izan da Nafarroan hilabeteen arteko aldea.
Estatuan, % 0,4 jaitsi dira prezioak, bi hilabetez segidan gora egin ondoren. Erregaien eta argindarraren prezioen beherakadak ekarri du joera aldaketa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea