Ekonomia -

Erantzuna Eusko Jaurlaritzari

Urquijok dio EAEk ez duela dirurik Gizarte Segurantza kudeatzeko

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren arabera, "gainerako espainiarrek Gizar Segurantzaren kutxa bakarraren bitartez eskaintzen duten elkartasunik gabe, ezingo lirateke pentsioak ordaindu".

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: EiTB
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaria. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak salatu du Eusko Jaurlaritzak ez dakiela zer esaten duen, Gizarte Segurantza kudeatzeko aurrekontua bikoiztuz gero dirurik gabe geratuko litzatekeelako.

Urquijok prentsa-agiria kaleratu du Eusko Jaurlaritzari erantzuteko. Izan ere, Josu Erkoreka bozeramaileak atzo esan zuen Gernikako Estatutua "osorik" bete eta eskumen guztiak betez gero, "egungo aurrekontua ia bikoiztu" egingo litzatekeela.

Urquijoren ustez "oso larria" da Eusko Jaurlaritzak "gezurra" esatea pentsioen harira, eta ohartarazi duenez, "gainerako espainiarrek Gizar Segurantzaren kutxa bakarraren bitartez eskaintzen duten elkartasunik gabe, ezingo lirateke pentsioak ordaindu".

"Hori da errealitatea, beste guztia independentisten ametsak dira, euskal herritarren ongizaterako eta aurrerapenerako gaitzak", azpimarratu du.

Espainiako Gobernuaren ordezkariak gogorarazi duenez, "2012tik 2014ra Gizarte Segurantzak EAEn pilatu duen defizita 5.066 milioi eurokoa da".

Beraz, "errealitateak ez du zalantzarik uzten, gure erkidegoan enpresek eta langileek Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkioten kuotak ez dira nahikoa pentsioak eskuratzeko eskubidea lortu dutenentzat", berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak