Ekonomia -

Bankua

Kutxabankek egungo kapitalari eutsi nahi dio, Burtsara irten gabe

Ez du Burtsan kotizatzeko asmorik, nahiz eta horixe eskatu dion Espainiako Bankuak.

Gregorio Villalabeitia Kutxabanken presidentea. Argazkia: Efe
Gregorio Villalabeitia Kutxabanken presidentea.
Gregorio Villalabeitia Kutxabanken presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidenteak esan du gaur egun bankuak duen kapitalaren egiturari eutsi nahi diotela (hiru euskal aurrezki kutxen jabetza), eta baztertu egin du Burtsara irtetea, nahiz eta aitortu horixe eskatu diola Espainiako Bankuak, Espainiako Estatuko bankuen arautzaileak.

Villabeitiak hitzaldia eman du gaur Bilbon, CEBEK Bizkaiko enpresarien patronalak antolatuta, eta datozen lau urteetarako dituzten asmoen berri eman du bertan.

Finantza erakundearen presidenteak aitortu du erregulatzailearen (Espainiako Bankua) helburua banku guztiek Burtsan kotizatzea dela, finantza baliabide gehiago lortze aldera.

Hala eta guztiz ere, Kutxabankek egungo kapital egiturari eustea du helburu: "Taldearen helburua da aukera guztiei eustea ahalbidetzen digun erreserba funtsa edukitzea eta bankuaren status quo-a bere horretan uztea".

Helburu behinena errentagarritasuna handitzea omen da: "Kaudimena da garrantzitsuena, eta krisiak horixe utzi du agerian, baina orain negozio ereduari, errentagarritasunari, eustea da erronka. Borroka egingo dugu, eginahalak egingo ditugu, errentagarritasun handiagoa lortzeko".

Tamainari dagokionez, Villalabeitiak ez du erosketen alde egin, orain ez delako "tamainaren garaia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kutxabank Ekonomia Albisteak Burtsa gaur