Ekonomia -
Lan istripua
Bi langile zauritu dira Durangoko fundizio batean izandako istripuan
Ezbeharra Durangoko Fumbarri fundizioan gertatu da. Zaurituetako bat helikopteroz eraman dute Gurutzetako ospitalera; bestea, berriz, Galdakaoko ospitalera eraman dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi langile zauritu dira Durangoko Fumbarri fundizioan izandako lan istripuan, fundizio-hodi bateko galdak gainezka eginda.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, laneko ezbeharra 09:30ean gertatu da Durangoko San Roke kaleko fundizioan.
Antza denez, fundizio-hodiko galda lurrera erori da, eta, ura ukitu ostean, bi langile zipriztindu ditu.
Langile horietako bat helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera; bestea, berriz, Galdakaoko ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea