Ekonomia -
CIS
Kontsumitzaileen konfiantzak gora egin du berriro irailean
Kontsumitzaileen konfiantzak bi hamarren egin du gora eta 106,1 puntuan kokatu da. Egoera ekonomikoaren balorazioak 0,9 puntu egin du gora.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako kontsumitzaileen konfiantzak bi hamarren egin du gora irailean, eta 106,1 puntuan (maximo berria) kokatu da, Ikerketa Soziologikoen Zentroak (CIS) gaur argitaratu duenez.
2014a amaitu zenetik, 15,5 puntu egin du gora adierazleak; 16,8 puntu, iazko irailekoarekin alderatuta.
Egoera ekonomikoaren balorazioak 0,9 puntu egin du gora, eta 105 puntuan kokatu da. Etxeetako egoeraren balorazioak ere 0,4 puntu egin du gora, baina bere maximotik urrun jarraitzen du.
2014ko datuekin alderatuta, bilakaera oso positiboa da: egoera ekonomikoaren balorazioa 26,1 puntu handiagoa da, lan-merkatuak eskaintzen dituen aukeren inguruko balorazioa 23,5 puntu egin du gora, eta etxeetako egoerak, 13,1.