Ekonomia -

Polemika

Jaurlaritzak 'bidegabetzat' jo ditu Guibelalderen adierazpenak

EH Bilduk esan du Adegi presidenteak agerraldia egin behar duela Legebiltzarrean, euskal gazteriari zuzendutako “irainak erretiratzeko”.

Josu Erkoreka eta Angel Toña sailburuak. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka eta Angel Toña sailburuak. Argazkia: EFE
Josu Erkoreka eta Angel Toña sailburuak. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak ?bidegabetzat? jo ditu Pello Guibelalde Adegiko presidenteak gazteriari buruz egindako adierazpenak eta, horrez gain, enpresariei deia luzatu die ?gazteei merezi dituzten aukerak emateko?.

Joan den ostiralean Guibelaldek esan zuen gazteek ez dutela ?lanik egiteko gogorik, bizimodu erosoa eta etorkizuna bermatuta dutelako?. Adierazpen horrek hautsak harrotu zituen.

?Sentsibilitate handiko gaiak dira eta ezin daiteke orokortu; adierazpen horiek bidegabeak izan dira?, kritikatu du Toñak.

Enplegu sailburuaren esanetan, ?Euskal Herriko gazteak oso ondo trebatuta daude, baina aukera gutxi dituzte dakiten guztia emateko eta euren bizitza proiektua gauzatzeko?.

EH Bilduk ere gogor kritikatu ditu Guibilalderen adierazpenak eta Adegiko presidenteak Legebiltzarrean azalpenak ematea nahi du, ?gazteei zuzendutako irainak erretiratu ditzan?. Ildo berean, Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak ere agerraldia egin beharko lukeela esan du, Guibelalderen adierazpenak arbuiatzeko.

?Lanerako grinarik ez dutela argudiatuta, prekarietatearen erantzuleak gazteak direla esaten duenak bere izen ona galtzen du?, azpimarratu du Igor Lopez de Munain EH Bilduko legebiltzarkideak.

?Okerrena da Guibelaldek publikoki esan duen hori patronalak ere pentsatzen duela, esaten ez duen arren?, deitoratu du.

Denis Itxaso Gipuzkoako Gazteria diputatuak ere ?bidegabetzat eta desegokitzat? jo ditu Guibelalderen adierazpenak, baina ?atzera egin? eta ?barkamena eskatzeko? garaiz dagoela erantsi du.

?Gazteria aberastasun gehiago sortzen laguntzeko prest dago, baina horretarako bitartekoak eta aukerak eman behar dizkiegu?, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Espainian Eusko Jaurlaritza albisteak Adegi albisteak EH Bildu Gipuzkoa PSE-EE berriak