Ekonomia -
Nobel Saria
Angus Deatonek irabazi du 2015eko Ekonomiaren Nobel Saria
Kontsumoari, pobreziari eta gizarte ongizateari buruz egindako azterketa-lanarengatik aitortu diote golardoa.
Agentziak | Erredakzioa
Princeton unibertsitatean (New Jersey, AEB) irakasle den Angus Deaton eskoziarrak eskuratu du 2015eko Ekonomiaren Nobel Saria, kontsumoari, pobreziari eta gizarte ongizateari buruz egindako azterketa-lanarengatik. Horrela jakinarazi du gaur Suediako Zientzien Erret Akademiak.
Sari horren izen osoa Suediako Bankuaren Zientzia Ekonomikoen Saria da, Alfred Nobelen omenez.
Suediako Akademiak ohartarazten duenez, "ez da Nobel Sari bat" Alfed Nobel handiki suediarrak bere ondarean izendatu gabe utzi zuen sei golardoetako bakarra. Nobelek 1895ean ezarri zituen sariak bere testamentuan.
Dena dela, gainerako sarien pareko diru-zuzkidura dauka, 8 milioi koroa suediar (863.000 euro inguru) , eta beste sariekin batera ematen da urtero abenduaren 10ean. Egun horretan, dinamita asmatu zuena hil zen urtemuga ospatzen da Oslon (Norvegia), Bakearen Nobelerako, eta Stockholmen (Suedia), gainerakoetarako.