Itxi

2015/10/14

15:39

Ekonomia

Basque Industry 4.0 Kongresua

Laugarren industria iraultza aurreikusi dute 10 urte barrurako

agentziak | erredakzioa

"Fabrika adimendunak" lortzea da helburua, eta horretarako teknologia berriak sartu behar dira ekoizpen prozesuan, 3D ekoizpena eta ikusmen artifiziala tarteko, Wolfgang Dorst adituaren arabera.

1:37
Industria adimentsua
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Wolfang Dorst aditu alemaniarrak aurreikusi du hamar urteren buruan industria goitik behera aldatuko dela eta laugarren industria iraultza etorriko dela softwarea ekoizpen prozesu tradizionalari gehitzen zaionean.

Dorst Industria 4.0 atalaren zuzendaria da Bitkom e.V elkartean (Alemaniako teknologia sektorearen patronala), eta hitzaldia eman du gaur Bilbon Basque Industry 4.0 kongresuaren bigarren edizioaren baitan.

Aditu honek "industria 4.0"ren 134 esanahi bildu ditu, baina gaur, laburtzeko asmoz, esan du ez dela "produktu bat, titular bat da, datorren hamarkadan gertatu behar den zerbait agertzen duen ideia" dela.

Helburua "fabrika adimenduak" lortzea omen da, eta horretarako teknologia berriak sartu behar dira ekoizpen prozesuan, 3D ekoizpena eta ikusmen artifiziala tarteko, Dorsten arabera.

Industriaren ekoizpen prozesuak eraginkorrak direla onartu du, baina jauzia "produktu mekanikoa softwarearekin elkartzea" dela azpimarratu du: "Telefono adimendunen eguneratzeetan ikusten dugu, funtzioak gehitzen zaizkie aplikazioen bitartez, nahiz eta ez dauden fabrikan. Azkenean, telefonoa Interneti lotutako sentsore kutxa bat da".

Automobilgintza sektorea da 4.0 industria gehien aplikatu duena. "Duela bost urteko auto aldizkari batean, bost orri motorrari eta karrozeriari buruzkoak ziren. Gaur egun autoak kanpoaldearekin duen komunikazioaren inguruko hiru orri ditugu. Horri deitzen diogu produktu adimenduna".

Horri esker bezeroek produktuaren diseinuan parte hartu ahal izango dutela azpimarratu du, euren beharretara gehiago egokitzeko aukera emanez. "Interneten, Googlek edo Facebookek egiten dute. Gaur egun jendeak produktu pertsonalizatuak nahi ditu, ez masa produkzioa".

Amaitzeko, hau esan du Dorstek: "Alemanian energia nuklearraren aldeko apusturik ez egitea erabaki dugu, baina digitalizazioak ez du aukerarik, iritsi egingo da, bai ala bai".

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikorako sailburuak ere hitz egin du kongresuan, eta material arinen erabilera sustatzearen alde egin du, grafenoaren alde, alegia; eta digitalizazioa eta teknologia berriak bultzatu behar direla gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;