Ekonomia -

Etorkizun jasangarria

Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Goi-Bilera, Gasteizen

Munduko eragile nagusiak Gasteizen batuko dira azaroaren 26an eta 27an, turismo jasangarria sustatzeko asmoz.

Andre Mari Zuriaren plaza hiriburu arabarrean. Irudia: Zuria Alonso
Andre Mari Zuriaren plaza hiriburu arabarrean. Irudia: Zuria Alonso
Andre Mari Zuriaren plaza hiriburu arabarrean. Irudia: Zuria Alonso

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turismo Jasangarriaren Nazioarteko Goi-Bilera (ST+20) azaroaren 26an eta 27an izango da, Gasteizen. Ekitaldiak, turismo jasangarriaren munduko eragile nagusiak bilduko ditu hausnartzeko, baita etengabe eboluzionatzen ari den jarduera bati buruzko aliantza berriak sortzeko ere. Helburua sektorearen jasangarritasuna bermatzea da, aberastasuna eta enplegua sortzeko.

Ekitaldian, bakerako kultura mantentzeko ondarearen gainean eztabaidatuko dute; era berean, turismoaren eta biodibertsitatearen arteko aliantzak sustatzeko beharra, herri mailako komunitateak eta turismoaren industriaren egoera, aldaketa klimatikoaren aurrean, izango dute aztergai. Gainera, sektorearen iraultza digitala, teknologiaren berrikuntza, aberastasunaren banaketa eta bakearen bilaketaz mintzatuko dira.

Itziar Epalza Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak  adierazi du Euskadi “kalitatearekin eta bikaintasunarekin” lotzen dela.

'Industria arduratsurako bidean' lelopean, goi bilera Europako Batzordeak, Unescoren Turismo Arduratsuaren Institutuak eta Turismoaren Munduko Erakundearen Turismo Jasangarriaren Batzordeak sustatu dute ekitaldia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Euskadi argazkiak Gasteiz berriak Eguneko albisteak