Ekonomia -

OCU-ren datuak

Oliba-olioaren prezioa % 50 baino gehiago garestitu da 2014tik

Irailean bakarrik, % 5etik gorako igoera izan du.

Olioa. Argazkia: EiTB
Olioa.
Olioa. Argazkia: EiTB

agentziak |erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oliba-olioaren prezioa % 51 garestitu da 2014ko maiatzetik (% 5,7, irailean bakarrik), Espainiako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen elkarteak (OCU) hogei markaren prezioak aztertuta ondorioztatu duenez.

Elkarteak azaldutakoaren arabera, garestitzea bizkortu egin da azken egunotan, kanpainaren amaierarekin bat eginez, eta azaroan kanpaina berria hasi aurretik.

2014ko maiatzetik 2015eko hilabete berera, oliba-olioa (hori da gehien kontsumitzen dena) % 24,3 garestitu zen, eta % 20,7 gehiago garestitu da maiatzetik hona.

Oliba-olio birjin estrari dagokionez, prezioaren gorakada % 50,3koa izan da epe berean.

OCUren arabera, jatorrizko prezioaren gorakadarekin dago lotuta garestitzea, azken hilabeteotan nabarmena izan baita. Hala ere, kontsumitzaileen elkartearen ustez, espekulazioaren ondorio dira prezioak, ez produktuaren eskasiaren ondorio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Kontsumoa