Ekonomia -

Elkarrizketa 'Egun on Euskadi'

Sidenor salduz gero ere, lanpostuei eustea espero du Cebek patronalak

Gerdau Brasilgo siderurgia enpresak Sidenor filiala saltzen badu ere, "erabakigunea hemen gelditzea" nahiko lukeela esan du Iñaki Garcinuño Cebekeko presidenteak.

Iñaki Garcinuño Cebek Bizkaiko patronaleko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Iñaki Garcinuño Cebek Bizkaiko patronaleko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Kontzertu ekonomikoa Estatuarekin lotzen gaituen ituna da

0:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gerdau Brasilgo siderurgia multinazionalak Espainiako Sidenor filiala salduko duela baieztatzen bada, Euskadiko lantegietako enpleguei eustea eta "erabakigunea hemen gelditzea" espero duela esan du Iñaki Garciñuno Cebek Bizkaiko patronalaren presidenteak astearte honetan. Batera zein bestera, Sidenor saltzeko asmoen baieztapen ofizialik oraindik ez dutela azpimarratu du.

ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketa batean, Bizkaiko patronaleko presidenteak esan du euskal ekonomia nazioarteko ekonomiaren parte dela, eta "beti erosleak izatea gustatuko balitzaigu ere, batzuetan saltzaileak gara, hain juxtu, oso zaila delako hainbeste enpresa gure eskuetan izatea".

Horren esanetan, enpresak saltzeko "arriskuan gaude beti"; izan ere, "enpresa onak baditugu, aukera hori beti egongo da mahai gainean". "Denetik egin behar dugu: saldu eta erosi", gaineratu du.

"Kasu honetan, Sidenor filialaren balizko salmenta baieztatu egin behar da, izan ere, ez dakigu egia den ala ez. Hala ere, salmenta baieztatzen bada, lanpostuak eta erabakigunea hemen mantentzea litzateke onena. Halaber, garrantzitsua litzateke ekoizpena eta I+G+B ere hemendik kanpora ez eramatea", gaineratu du.

Cebek: "Kontzertu Ekonomikoa ezin da alde baten erabakiz ezabatu"

Cebek Bizkaiko patronaleko presidentearen hitzetan, Kontzertu Ekonomikoa da Euskadi Espainiako Estatuarekin lotzen duena, eta "ezin da alde baten erabakiz ezabatu".

Garcinuñok azpimarratu duenez, Kontzertu Ekonomikoa "ez da pribilegioa, ezta oparia ere", eta "historiari erreparatzen badiogu, duela ehun urte baino gehiago heldu zela ikusiko dugu". Ildo horretan, "hemen zein kanpoan" Kontzertu Ekonomikoari buruzko "pedagogia" egiteko premia dagoela nabarmendu du. "Azken urteetan ez ditugu Kontzertu Ekonomikoak eskaintzen dituen aukera guztiak baliatu. Agian 'opor fiskalekin' gertatutakoaren ondotik beldurra sartu zitzaigun. Baina Kontzertu Ekonomikoak aukera asko eskaintzen ditu enpresei laguntzeko eta enplegua sortzeko", azaldu du.

ETArik gabe egoera "goitik behera" aldatu dela adierazi du Bizkaiko patronalak

ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitu zuela iragarri zuenetik lau urte pasatu diren honetan, Garcinuñok adierazi du egoera "goitik behera" aldatu dela, nahiz eta "erabakia berandu heldu".

"Hainbat urtez zapalduta eta beldurrarekin bizi ondoren, jendeak ez du dirua gastatzen, ez du inbertitzen; baina komunitate indartsua eta irmoa gara", ziurtatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
CEBEK albisteak Ekonomia albisteak Albisteak