Ekonomia -

Bizkaiko patronala

'Hitzezko indarkeria' egotzi diote ELAri abian jarritako kanpainagatik

Sindikatuak prekarietatearen inguruan abiatutako kanpaina izan du hizpide Bizkaiko patronalak, eta esan du ez duela bortxaren 'marra gorria' gainditzen utziko.

Iñaki Garcinuño CEBEK Bizkaiko patronaleko presidentea. Argazkia: EFE
Iñaki Garcinuño CEBEK Bizkaiko patronaleko presidentea. Argazkia: EFE
CEBEKeko buruak mehatxu eta irainak egitea leporatu dio ELAri

1:16

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Garcinuño CEBEK Bizkaiko patronaleko presidenteak "hitzezko indarkeria" egotzi dio ELA sindikatuari, lan-prekarietateari buruz abiatutako kanpainagatik. Gainera, ohartarazi du enpresariek ez dutela onartuko bortxaren "marra gorria" gainditzea.

Forum Europak antolaturiko gosari informatiboan izan du hizpide Garcinuñok ELAk abiatutako kanpaina. Sindikatuak enpresaburuen argazkiak biltzen dituen paskinak zabaldu ditu, prekarietateari hesia jartzeko eta "lan-miseriarekin aberasten" diren "piratei aurpegia jartzeko".

Bizkaiko patronaleko buruzagiaren esanetan, ELAren kanpaina "gezur latza" da, eta "hitzezko indarkeria da, argi eta garbi". "Ez naiz inoiz horretara ohituko, ez irain bat denean, ezta diana bat zenean ere", esan du, eta sindikatuari ohartarazi dio Confebaskek ez duela inoiz onartuko bortxaren "marra gorria" gainditzea, "ELAk orain arte egin bezala".

Bestalde, Elkarrizketa Sozialerako Mahaian Confebaskek aurkeztutako lan-harremanen eredu berriari buruzko dokumentua defendatu du Garcinuñok; izan ere, "beharrezkoa da lan-harremanak modernizatzea", eta horretan lan egiteko "oinarria izan daiteke".

ELAk patronalei diru-laguntzak kentzeko egindako eskaerari dagokionez, Garcinuñok adierazi du "mito" bat dela hori, "sindikatuek ez bezala", ez omen dutelako itzuli beharrik gabeko diru-laguntzarik jasotzen. Hori dela eta, patronalen eta sindikatuen finantzazioa berdintzea aldarrikatu du.

ELAren erantzuna

Bere aldetik, ELAk ukatu egin du kanpainan "hitzezko indarkeria" erabili izana.

Sindikatu abertzalearen esanetan, "lan miseriak, gero eta pertsona gehiagok pairatzen duten prekarietatea eta politika horien sustatzaileak" salatu ditu.

"Prekarietatea sufritzen dutenak eta inposatzen dutenak ez dira anonimoak", ohartarazi du.

Hori horrela, eztabaida "desbideratzea" eta sindikatuen borroka ?kriminalizatzea? egotzi dio Bizkaiko patronalari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Eusko Langileen Alkartasuna albisteak Lana berriak CEBEK albisteak Albisteak