Ekonomia -

Bilera

Elkarri bizkarra eman gabe lan egitea defendatu dute Aierdi eta Tapiak

Ekonomia, teknologia, nazioartekotze eta turismo alorretan elkarrekin aritu daitezkeela uste dute Nafarroako eta Euskadiko bi gobernukideek.

Arantza Tapia sailburua eta Manu Ayerdi Nafarroako presidenteorde ekonomikoa. EFE
Arantza Tapia sailburua eta Manu Ayerdi Nafarroako presidenteorde ekonomikoa. EFE
Arantza Tapia sailburua eta Manu Ayerdi Nafarroako presidenteorde ekonomikoa. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako instituzioek elkarri bizkarra eman gabe lan egitea defendatu dute Arantza Tapia Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburuak eta Manu Ayerdi Nafarroako presidenteorde ekonomikoak.

"Bi herrialde gara, bi erregio, nahi duzuen bezala esan, baina elkarrekin egin behar dugu lan", zehaztu du Arantza Tapiak. Haren esanetan, bi lurraldeek "interes berberak" dituzte ekonomian, teknologian, nazioartekotze politiketan eta turismoan.

Manu Ayerdik Tapiak esandakoarekin bat egin du eta esan du espero duela, "hainbeste urtez elkarri bizkarra eman ondoren", bi lurraldeak elkarlanean hastea "herritarren ongizatearengatik".

Irailean Iñigo Urkulluk eta Uxue Barkosek irekitako kolaborazio ildoaren baitan kokatzen da Tapiak eta Ayerdik Gasteizen gaur egin dute bilera.

Bilera horren ondotik, Barkos eta Urkullu bat etorri ziren bi lurraldeen arteko harremanak normalizatzeko, elkarlanean aritzeko eta harremanak berreskuratzeko beharra azpimarratzerakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Ekonomia berriak Albisteak Nafarroako Gobernua