Ekonomia -

Denden irekiera jaiegunetan

Aburtok esan du Bilboko komertzioekin arazorik ez dagoela

Horrenbestez, “arrarotzat” jo du sindikatuek eta elkarte ezberdinek dendak jai-egunetan irekitzearen aurka asteburuan egin zuten manifestazioa.

Sindikatuak eta elkarteak, Bilboko dendak jai-egunetan irekitzearen aurka.
Sindikatuak eta elkarteak, Bilboko dendak jai-egunetan irekitzearen aurka.
Jaiegunetan irekitzea, landu beharreko gaia Aburtorentzat

0:23

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburtoren iritzian Bilbon ez dago komertzioari lotutako arazorik eta, hortaz, ez du ulertzen joan den igandean dendak jai-egunetan irekitzearen aurka egindako manifestazioa.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek, EKA eta EKE kontsumitzaileen elkarteek eta Euskaldendak eta Bizkaidendak merkatarien elkarteek manifestazioa egin zuten asteburuan Bilbon, Jaurlaritzari komertzioak igandeetan eta jai-egunetan irekitzearen kontra eta ordutegiak liberalizatzearen aurkako araudia egin dezala eskatzeko.

“Atzoko protesta arraroa iruditu zitzaidan, une honetan komertzioekin arazorik ez dugulako. Xabier Otxandiano Ekonomia, Enplegu eta Komertzio zinegotziaren bitartez merkatariekin lan ona egiten ari garela uste dut, eta azken asteotan itun bat prestatzen ari gara. Beraz, ez dakit zergatik piztu den berriro arazo hau”, azaldu du ETB-1n egindako elkarrizketan.

Aburtoren esanetan, komertzio-sektorean Udalak egingo duena “elkarrizketaren bidez” egingo duela azpimarratu du. Alabaina, “ez du ulertzen Donostian posible izan dena zergatik ezin daitekeen Bilbon egin”, deitoratu du.

“Zer-nolako hiria nahi dugu eta zer-nolako zerbitzuak eskaini nahi ditugun galdetu behar diogu gure buruari. Bi galdera horiei erantzun egokia emateko elkarrizketaren bidea proposatzen dut nik”, erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko albisteak EAJ Albisteak Gaur