Ekonomia -

Ordaindu eta Eskuratu

Fagor eta Endesako mila inguru kaltedunek Mondragon Taldea salatu dute

47,8 milioi euroko kalte ordaina eskatu diote Mondragon Taldeari. Dena den, taldeak ez du oraindik salaketaren berri izan.

Mondragon Taldea. Argazkia: MCC
Mondragon Taldea. Argazkia: MCC
Mondragon taldean inbertitu zituen aurrezkiak, baina dena galdu egin du

1:06

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagor Etxetresnak eta Edesa kooperatibetako mila bat kaltedunek Mondragon Taldearen (MCC) kontrako salaketa jarri dute, bi enpresek porrot egin ostean galdutako diruaren ordainetan. Guztira, 47,8 milioi euroko kalte ordaina eskatzen diote kaltedunek MCCri.

Ordaindu eta Eskuratu kaltedunen elkarteetako ordezkariek eta Raul Tenes abokatuak prentsaurrekoa eskaini dute gaur goizean Donostian, eta ostiralean Bergarako auzitegian Mondragon Taldearen kontrako salaketa jarri zutela adierazi dute. Mila bat kaltedunetatik 959k aurkeztu dute salaketa eta Euskal Autonomia Erkidegoan inoiz aurkeztu den handiena da.

959 kaltedunek 47,8 milioi euroko kalte ordaina eskatzen diote Mondragon Taldeari, Fagor Etxetresnak eta Edesa kooperatibek hondoa jo aurretik taldeak izan zuen jokabideak beren interesak kaltetu zituela argudiatuta.

Kaltedunei beren dirua errekuperatzea saihesteko mezuak zabaldu izana leporatu diote kaltedunek Mondragon Taldeari; izan ere, beren dirua ateratzen ez zuten bitartean "etorkizun segurua" zutela esan omen zien.

Kaltedunen abokatuaren esanetan, horiek eskatzen duten kopurua (47,8 milioi euro) taldeak iaz fakturatu zuenaren % 0,5a baino ez da. Beraz, ezintasuna baino borondate politiko kontua dela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Fagor Mondragon korporazioa argazkiak Salaketak berriak Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa