Ekonomia -

Araba

Bidaiarien hegaldiak eskainiko ditu berriro Forondak

Gasteizko aireportuaren "etorkizuna bermatzeko operazio serio eta jarraituak" behar direla uste du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak.

2012an utzi zioten Forondan bidaiarien hegaldiak eskaintzear. EITB
2012an utzi zioten Forondan bidaiarien hegaldiak eskaintzear. EITB
2012an utzi zioten Forondan bidaiarien hegaldiak eskaintzear. EITB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016tik aurrera bidaiaren hegaldiak eskainiko ditu Foronda aireportuak, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak iragarri duenez. Hegaldi hauek berriro eskaintzea, gainera, "ez da edozein modutan egingo", Gonzalezen hitzetan: "Operazio serio eta jarraituak izan behar dira", erantsi du.

Gonzalezek baieztatu duenez, foru gobernuak hegaldi mota hauek berriro eskaintzeko "konpromiso politikoa" hartu du, betiere "aireportuaren etorkizuna bermatzeko asmoz". Hala, proiektua errealitate izan dadin "datozen urteetan aurrekontuaren zati bat" bideratuko dute, "modu argian", gainera.

Izan ere, ahaldun nagusiaren aburuz, aireportuaren bizirautea bermatzeko "ez da nahikoa karga hegaldi kopuru handia egitea, hori hala izanda ere, Aenak aireportua egunez ixtea erabaki baitzuen".

Arrazoitu duenez, "Forondak bidaiarien hegaldiak eduki izan balitu, ez litzateke hori gertatuko". Beraz, hegaldi mota horiek berreskuratu ezean, "aireportua arriskuan egon liteke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Ekonomia albisteak Arabako Ahaldun nagusia Albisteak Gaur Gasteiz Eguneko albisteak Arabako Foru Aldundia albisteak Foronda albisteak