Ekonomia -
INE-ren datuak
Etxebizitzen prezioa % 1 igo da hirugarren hiruhilekoan, Euskadin
Estatuan, are gehiago (% 4,5) garestitu da etxebizitza, azken sei hiruhilekoetan izandako goranzko joerari jarraiki.
Agentziak | Erredakzioa
Euskadiko Etxebizitzen Prezioen Indizeak % 1 egin du gora 2015eko hirugarren hiruhilekoan, iazko epe bereko indizearekin alderatuta. Datua Espainiako Estatistika Institutuak (INE) eman du ostegun honetan.
Etxebizitza berriari dagokionez, bi hamarren hazi da 2014ko hirugarren hiruhileko datuekin erkatuta. Erabilitako etxebizitzaren prezioek ere gora egin dute: % 1,2.
2015eko lehen bederatzi hilabeteetan, % 0,9 garestitu da etxebizitzen prezioa, bigarren hiruhilekoan egonkor izan arren.
Euskadiko etxebizitzen prezioen gorakada Estatukoaren batez bestekoa baina apalagoa izan da. 2014ko hirugarren hiruhilekoan, % 4,5 hazi da salneurria, eta % 4,3, urteko lehen bederatzi hilabeteetan. Elkarren segidako sei hiruhileko daramatzate etxebizitzek garestitzen, eta 2007ko azken hiruhilekotik izan den gorakadarik handiena izan dute honakoa.