Ekonomia -
Elkarrizketa ETBn
ELAk uste du Patxi Lopezek ekonomiaren esku utzi duela politika
Adolfo Muñozen arabera, lehendakariari gai ekonomikoetan aholkuak emango dizkion "handikien zirkuak" agerian uzten du "politikaren benetako argazkia: botere ekonomikoak politika kontrolatzen du".
Erredakzioa
Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusiak uste du Patxi Lopez lehendakariari gai ekonomikoetan aholkuak emango dizkion "handikien zirkuak" agerian uzten duela "politikaren benetako argazkia: politika kontrolatzen duen botere ekonomikoa presente" dagoela.
Lehendakariaren batzorde aholkulariak lehenengo bilera egingo duen egunean Muñozek ETBri emandako elkarrizketa batean kritikatu duenez, "ekimen gabezia propaganda elementuekin ordezkatu nahi dute".
Muñozek esan du lehendakariak ez duela "Lakuako atezaina izango balitz bezala" hitz egin behar eta esan "ezin dugula Suediako zerbitzu sozialak eduki Afrikako zergekin". "Zergatik ez dute LHL aldatzen (Lurralde Historikoen Legea) aldaketak egiteko?", galdetu du ELAren buruzagiak.
Haren arabera, lehendakaria ziur badago esaten duenaz, "ekimena hartu behar du eta erreformak proposatu", baina "ez du egin behar", izan ere, "politikak ukatu egin du politika egiteko aukera eta botere ekonomikoaren txotxongilo bihurtu da".
CEOEren proposamena
CEOEk babes sozialik gabe dauden gazteentzako kontratuen inguruan egin zuen proposamenari buruz, Muñozek uste du "ezin dela horrenbeste eskatu gobernuek zerbait egingo ote duten ziurtasunik gabe".