Ekonomia -

AEB

Erreserba Federalak interes-tasak igo ditu ia hamarkada bat geroago

“Erabakiarekin susperraldi ekonomikoa bultzatzeko ezohiko epeari amaiera eman diogu, Depresio Handitik izan den krisi ekonomikorik okerrena atzean utziz”, adierazi du erakunde horretako presidenteak.

Janet Yellen Erreserba Federaleko (Fed) presidentea. Argazkia: EFE
Janet Yellen Erreserba Federaleko (Fed) presidentea. Argazkia: EFE
Janet Yellen Erreserba Federaleko (Fed) presidentea. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko Erreserba Federalak aurreikuspenak bete ditu jardunaldi historiko batean. Hala, erakundeak interes-tasak igotzea adostu du ia hamarkada bat geroago. Interes-tasak % 0,25 eta % 0,50 artean utzi dituzte.

“Erabakiarekin susperraldi ekonomikoa bultzatzeko zazpi urteko ezohiko epeari amaiera eman diogu, Depresio Handitik izan den finantza krisirik eta atzeraldirik okerrena atzean utziz”, adierazi du Janet Yellen Erreserba Federaleko presidenteak.

Interes-tasak 25 oinarrizko puntu igotzea erabaki du AEBko Banku Zentralak. Honenbestez, 2006az geroztik aurrenekoz igo dute diruaren prezioa. 2008tik interes-tasek izan duten lehen mugimendua da. Orduan % 0tik gertu kokatu zituzten finantzen krisi sakonean murgilduta.

Erabakia aho batez hartu dutela goraipatu du Yellenek. AEBko Erreserba Federaleko presidentearen hitzetan, Banku Zentralak uste osoa du AEBko ekonomia suspertuko dela.

Merkatuak, baikor baina zuhur

Iragapen horren aurrean, baikor baina, aldi berean, zuhur agertu dira merkatuak. Wall Streeteko Dow Jones adierazle nagusiak % 1,28 egin zuen gora atzo.

Erreserba Federalak 2016ko urtarrilaren 26an eta 27an egingo du hurrengo bilera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Ekonomia albisteak