Ekonomia -
Lan-gatazka
Aire kontrolatzaileek Auzitegi Nazionalera eramango dute Gobernua
Otsailaren 5ean Ministroen Kontseiluak onartu zuen Erret Dekretua konstituzioaren kontrakoa dela uste dute. AENAK, bere aldetik, errefusatu egin du salaketa hori.
Erredakzioa
Aire Kontrolatzaileen Sindikatu Bateratuak (Usca) Auzitegi Nazionalera jo du otsailaren 5ean Ministroen Kontseiluak onartu zuen Erret Dekretua konstituzioaren kontrakoa delakoan.
Prentsa-agiri batean Uscak azaldu duenez, dekretuak ezartzen dituen lan-baldintzetan oinarritzen da salaketa, izan ere, "Konstituzioa urratzen du momentuko lan araudia betetzen ez duelako".
Aire-kontrolatzaileen ordezkarien arabera, baldintzen aldaketak bertan behera uzten du AENArekin hitzartutako lan hitzarmeneko hainbat puntu.
AENAk gezurtatu egin du
"AENA ziur dago erret dekretu legea konstituzionala dela", adierazi du erakunde publikoak, dekretuak "Kongresuaren ia babes osoa" jaso zuela gogoratu aurretik.
Dekretuak PSOEren, PPren, CiUren, EAJren, ERCren eta Coalicion Canariaren babesa jaso zuen; IU izan zen kontra agertu zen bakarra, eta BNG, NaBai eta UPyD abstenitu egin ziren.