Ekonomia -
Erosketa
Maecenas Kapitalek Azpeitiko Fagor GM erosi du
Mondragon Inbertsioak atalak eta langileek osatutako kooperatibak elkartean kapitalaren % 24,5ari eta lanpostuei eutsiko diete.
agentziak | erredakzioa
Maecenas Kapital kapitala berregituratzeko funts espainiarrak Azpeitiako (Gipuzkoa) Fagor GM altzari enpresa erosi du, eta horrela "jarduera zabaldu" ahal izango omen du.
Maecenas Kapitalek prentsa-ohar batean jakitera eman duenez, FGM erosita, Mondragon Inbertsioak atalak eta langileek osatutako kooperatibak elkartearen kapitalaren % 24,5ari eta lanpostuei eutsiko diete, eta "aitzindariak" izan omen dira horretan Espainiako Estatuan.
FGMri "norabide aldaketa handia" emango omen diote, "erabateko dekorazioaren negozioa sustatuz", "salmentak handitzeko" eta 2016ean "fakturazioak 10 milioi euroak gaindi ditzan".
Fagor GMren negozioa egonkortuta omen dago hoteletan, atzerrian egindako ibilbideari esker bereziki, eta aurrerantzean ere nazioartea eta AEB izango dira apustu nagusia.
Francisco Vera presidente berriaren esanetan, "zabalkundea onuragarria eta erritmo onekoa" izatea espero dute. "Gaur egun, 8 milioi euroko eskaria dugu nazioartean, Hilton Hotels and Resorts, Accor, Holiday Inn, Melia eta beste kate ezagun batzuetatik", gaineratu du.