Ekonomia -
Plan estrategikoak
Zortzi hilabetetan hamar egitasmo onartuko ditu Nafarroako Gobernuak
Bestalde, Nafarroak aurten defizit helburua (BPGren % 0,7) beteko duela uste du Foru Exekutiboak; izan ere, ekitaldia 3,5 milioi euroko defizitarekin bukatzea espero dute.
Agentziak | Erredakzioa
Industrian, nazioartekotze-arloan, teknologia berrietan eta ikerketan garapen ekonomikoa bultzatzeko hamar egitasmo estrategiko onartzea espero du Nafarroako Gobernuak zortzi hilabeteko epe baten barruan.
Garrantzitsuena ‘Plan Moderna’ izenekoa eguneratzea izango da. Martxorako bukaturik izatea espero dute. Sodenan aholku organo berri bat osatzea proposatuko du Exekutiboak urtarrilean, eragile pribatuen parte-hartzea bideratzeko.
Bestalde, Nafarroak aurten defizit helburua (BPGren % 0,7) beteko duela uste du Foru Exekutiboak; izan ere, ekitaldia 3,5 milioi euroko defizitarekin bukatzea espero dute.
Nafarroak 60 milioi euroko defizita aurkeztu behar duela iragarri zuen Foru Gobernuak duela hilabete eskas, baina BEZ Estatuarekin adostu eta 50 milioi euroko diru-sarrera suposatu du. Honenbestez, egoera “askoz hobeagoa” dela azaldu du Mikel Aranburu Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.