Ekonomia -
2016ko tarifak
Argindarra eta gasa merkeago egongo dira urtarrilaren 1etik aurrera
Argindarraren prezioa % 0,7 merkatuko da, eta gasarena, berriz, % 3. Telefoniak egungo tarifei eutsiko die, eta aireportuetako tasek behera egingo dute martxoan.
Agentziak | Erredakzioa
2016ko urtarrilaren 1etik aurrera argindarra eta gasa merkeago egongo dira. Zehazki, % 0,7 merkatuko da argia eta % 3 gasa.
Bestalde, butano bonbonaren prezioa % 0,6 jaitsi zen joan den azaroan eta, ondorioz, ez dute berriz ere prezioa berrikusiko urtarrilaren hirugarren asteartera arte. 2015ean, 5 euro jaitsi da bonbona.
Telefonia
Telefonicak, bestalde, abonatuen tarifei eutsiko die 2016an.
Aireportuak
Aireportuetako tasek behera egingo dute urte berrian, baina ez da urtarrilean izango, martxoan baino.
Seiluek, gora
Aurreko jaitsieren aldean, Correos etxeak % 7,14 igo du frankeoa eta, hala, 20 gramotik beherako posta arrunterako seilua 45 zentimoa ordainduko da, egungo 42 zentimoen aurrean.