Ekonomia -
Pentsioen erreforma
Corbachok pentsio plan pribatua egitea gomendatu die herritarrei
Etorkizunean pentsioentzako osagarri bat izan dezaten hiritarrei egindako gomendioa da Lan ministroarena. Dena den, pentsioen sistema arriskuan ez dagoela ziurtatu du Corbachok.
Erredakzioa
Pentsio plan pribatuak egiteko gomendatu die Celestino Corbacho Lan ministroak hiritarrei; horrek PPren kritika gogorrak eragin ditu, nahiz eta, plan pribatu horiek sistema publikoa ez dutela ordezkatuko ziurtatu duen Corbachok.
Telemadrid katean egindako elkarrizketa batean egin du gomendio hau Corbachok eta etorkizunean pentsioez gain osagarri bat izateko aukera bat dela azaldu du; izan ere, pentsioen sistema arriskuan ez dagoela ziurtatu du Corbachok.
Hori horrela, pentsioen sistema erreformatzen ez bada ere, 2025. urtera arte pentsio sistema bermatua dagoela baieztatu du. Dena den, erretiroak dakarren diru galera orekatzeko plan pribatuak defendatu ditu.
Corbachok beranduago Senatuan argitu duenez, inolako pentsio pribatu batek ezin dezake "sekula santan" sistema publikoa ordezkatu; izan ere, sistema publikoa ez dago "arriskuan".
PPK gogor kritikatu ditu ministroaren hitzak; pentsioen erreformarekin jendea ez asaldatzeko eskatu dio Soraya Saez de Santamaria Kongresuko bozeramaileak Gobernuari.