Ekonomia -
Epaia
Bankinter, Lehman Brotherseko bezeroei ordaintzera zigortua
Era berean, Landsbanki eta Kaupthing Islandiako banketxeetako produktuetan inbertsioak egin zituzten bezeroek aurrezkien % 100 jaso beharko dute, hau da, 1,58 milioi euro.
Erredakzioa
Finantza-krisiaren ondorioz Espainian jarritako lehen demanda kolektiboaren alde egin du Carmen Perez epaileak sententzian, Bankinterrek inbertitzaileei abisua eman behar izan ziela uste duelako. Lehman Brothersen zailtasunen berri eman behar izan zien bezeroei, epailearen arabera, 2008ko irailaren 15ean porrot egin baino lehen.
Jausas eta Zunzunegui abokatuen bulegoak jarritako demandaren kide gehienak Lehman Brotherseko kaltetuak ziren eta 10,2 milioi euroko kalte-ordaina eskatzen zioten Pedro Guerrero presidente duen bankuari.
Hala ere, Lehman Brotherseko produktuak erosi zituzten bezeroei kalteak erabat ordaintzea baztertu du epaileak, "erosten zutenaren jakitun zirelako eta arriskuen berri zutelako".
Islandiako bankuak
Landsbanki eta Kaupthing Islandiako bankuen kasuan, ostera, ondorio ezberdinetara heldu da epailea, izan ere, bezero gehienek "telefonoz, dei sinple batekin" kontratatu zituzten produktuak eta Bankinterrek liburuxka "nahasgarriak" eman zituen.
Horrela, Islandiako banketxeetako produktuetan inbertsioak egin zituzten bezeroek aurrezkien % 100 jaso beharko dute, hau da, 1,58 milioi euro.