Ekonomia -

Iruzurra

14 lagun atxilotu dituzte Ogasunari 13 milioi iruzur egiteagatik

Andaluziako 200 bat enpresa daude nahasiak; faktura faltsuak egiten zituzten zergak arintzeko. Nafarroako enpresari batzuen salaketari esker argitara eman da kasua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

14 lagun atxilotu ditu Polizia Nazionalak ogasun publikoari 13 milioi euro iruzur egiteagatik; operazioan 200 bat enpresa zeduden nahasiak, guztiak Andaluziakoak.

Nafarroako enpresari batzuen salaketari esker argitara eman da kasua. Atxilotuak 33 eta 60 urte artekoak dira eta Andaluziako toki ezberdinetan atxilotu dituzte.

Enpresa guzti hauek faktura faltsuak egiten zituzten zergak arintzeko eta ez ordaintzeko.

Garraio zerbitzuengatik, lanengatik edo erregaiengatik egiten zituzten fakturak batez ere; ikuskatzen eta egiaztatzen "oso zailak" denak.

Ogasun publikoaren kontrako, agiri faltsuak erabiltzea eta legez kanpoko ekimen delituak egotzi dizkiete atxilotuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea