Ekonomia -
27en bilera
Europak babestu egingo du hegalaburra nazioartean saltzeko debekua
27ek jada babestu dute atungorriaren betoa. Larunbatean, Dohan-en egingo dute Arriskuan dagoen Fauna eta Flora Espezieen Nazioarteko Komertzioaren Batzarra.
Erredakzioa
Europar Batasuneko herrialdeek hegalaburraren nazioarteko salmentaren betoaren alde egin dute gaur. Hala ere, neurri hau Dohanen (Qatar) egin behar duten bileran eztabaidatu beharko dute, datorren larunbatean.
Gaur, 27ek babesa eman diote atungorria nazioartean saltzeko betoari. Bruselak 27en laguntza eskatu zuen, Dohan-en egingo duten Arriskuan dagoen Fauna eta Flora Espezieen Nazioarteko Komertzioaren Konbentzioan debekua defendatzeko.
Neurria Monakok bultzatu zuen, hegalaburra desagertzeko arriskuan dagoen espezieen artean klasifikatuz.
Europako Batzordea espezieak duen arriskua onartu zuen eta arlo horretan konpromezua eskatu, baina debekua 2011. urterarte atzeratzea proposatu zuen.
Artisau ontziek tratu ezberdina izango dutela bermatu zuen Bruselak, debekua aurrera joanez gero, arrantzan jarraitu dezaten atuna EB barruan salduz.
Maria Damanaki Europako komisarioak adierazi duenez, Arrantzarako Europako Funtsak kaltetutako ontziei laguntzak emango dizkie.
Espezie horren mundu osoko arrantza kupoa 13.500 tona dira, Mediterraneo itsasoan eta ozeano Atlantikoaren ekialdean bakarrik aurkitu daiteke.
EBko uretan arrantzatutako hegalaburraren % 80 Japonera esportatzen dute, horregatik, nazioarteko komertzioari egingo dioten betoak larri sektorea kaltetu egingo du.
Espainia debekuak gehien kaltetuko duen herrialdea da, bere kuota 2.526 tonakoa baita 2010. urtean (EBk 7.104 tona batzen ditu).