Ekonomia -
2009ko datuak
Seat eta Bentley, Volkswagenen marka defizitario bakarrak
Krisiak, bereziki, gogor jo du Seat Volkswagenen filial espainiarra, izan ere, 635 milioi euroko galerak izan ditu 2009an. VW taldeak, aldiz, 911 milioi euroko irabazi gordina lortu du.
Erredakzioa
Seat espainiarra eta Bentley britaniarra izan dira Volkswagen taldearen marka defizitario bakarrak 2009an.
VW talde alemaniarrak aurreratu duenez, Seat filial espainiarrak 319.000 ibilgailu saldu zituen iaz, 2008an baino 56.000 gutxiago eta 4.561 milioi euro fakturatu zituen, aurreko urtean baino 635 milioi gutxiago. Halaber, Bentleyk galerak izan zituen 2009an, hain zuzen, 194 milioi euro gutxiago irabazi zituen.
Martin Winterkorn VW taldeko kontseilari delegatuaren esanetan, krisiak, "bereziki Espainian", jo du Seat eta 2008an baino % 8,5 salmenta gutxiago egin zituen. Alemanian, Frantzian eta Erresuma Batuan, berriz, Seaten salmentek gora egin zuten.
Taldeko beste markei dagokionez, Audik 1.604 milioi gehiago eskuratu zituen, Skodak 203 milioi, eta Skaniak 236 milioi, azaldu du Winterkornek.
VW taldeak guztira 911 milioi euro gordin irabazi zituen 2009an, beraien salmentek % 0, 6 igo ziren eta bere munduko merkatu kuotak % 1 egin zuen gora % 11,3an kokatuz. Gainera, 75 modelo eta produktu berri merkaturatu zituen iaz.