Ekonomia -
2009ko datuak
Berankortasuna % 22,9 jaitsi da urtebetean EAEn
Ordaindu gabeko salgaiak 18.437 izan ziren urtarrilean, 2009ko data berean baino % 22,9 gutxiago. Estatu espainiarrari dagokionez, ordaindu gabekoek % 37,3 egin zuten behera.
Erredakzioa
Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera, familiek eta enpresek ordaindu gabeko salgai kopuruak % 22,9ko beherakada izan du EAEn, azken hamabi hilabetetan.
Hain zuzen, 18.437 izan ziren urtarrilean ordaindu gabeko salgaiak eta 2009ko hilabete berean, aldiz, 23.927ra iritsi ziren.
Ordaindu gabeko salgai horien zenbatekoa 80,4 milioikoa izan zen 2008 urtarrilean eta 44 milioikoa 2009ko hilabete berean, horrenbestez, % 45,2 jaitsi zen.
Espainiako Estatuan
Espainiako Estatuko datuei dagokionez, 416.871 izan ziren ordaindu gabeko salgaiak urtarrilean, 2009an baino % 37,3 gutxiago. Salgaien batez beste 745 euro balio zuten.