Ekonomia -
Errioxa jatorrizko deitura
Arabak txalotu egin du Errioxa deiturako ardoek eskualdea zehaztea
Rioja taldeak onartu egin du botiletan ardoaren eskualdea zein den aipatzea, hau da, Arabako Errioxako ardoak Errioxa deituraren baitan ezberdintzea.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia pozik agertu da, Rioja taldeak onartu egin baitu botiletan ardoa zein eskualdetakoa den zehaztea, Aldundiak "beti defendatu" izan baitu "bide" hori.
Igandean, Rioja taldeak iragarri zuen lan egiten ari direla Errioxa jatorrizko deituraren ardoen eskualdeak ere zehazteko, hau da, ardoa Goi Errioxakoa, Behe Errioxakoa edo Arabako Errioxakoa den aipatzeko.
Ahaldun nagusiaren esanetan, foru erakundearen asmoa beti izan da Arabako Errioxako ardoak bereiztea, baina betiere Errioxa deituraren baitan.
Atzo, Eusko Jaurlaritzak ere "albiste on"tzat jo zuen Rioja taldearen erabakia.