Ekonomia -
Mercurio aseguru-etxea
Diaz Ferranen aseguru-etxea desegin dute likidezi ezagatik
Datozen asteetako ordainketa konpromisoei aurre egin ezingo dietela aurreikusita, Ekonomia Ministerioak Mercurio aseguru-etxea desegingo duela jakinarazi du.
Erredakzioa
Ekonomia eta Ogasun Ministerioak Marsans taldeko Mercurio aseguru-etxea desegingo duela jakinarazi du. Gerardo Diaz Ferran Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko presidentearenarena eta Gonzalo Pascualena den aseguru-etxearen egoera ekonomiko (ondare eta likidezi eza) kaskarrak ez lioke ordainketa konpromisoei aurre egiten utziko eta, hori dela eta, desegitea erabaki dute.
Mercurio aseguru-etxearen egoerari merkatuan irtenbideak bilatzen saiatuko da Aseguruen Konpentsazio Partzuergoa, aseguratuen interesak eta enpresako langileen enpleguak babesteko.
Azken hilabeteetan Mercurio aseguru-etxea saltzen saiatu da Marsans. Garraio eta bidaiarientzako polizak egiten ditu batez ere Mercuriok.
Enpresako diruzaintzaren datuen arabera, Merkurio-aseguru etxea desegingo ez balute, erakundeak ezingo luke ordainketei aurre egin hurrengo asteetan.
Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Orokorrak eta erakundeko akziodunek azken hilabeteetan egin dituzten bileren ostean, desegitea "irtenbide bakarra" zela ondorioztatu du Ekonomiak.