Ekonomia -

IBEX 35

Espainiako Burtsak %3,20ko beherakada izan du

Urteko saiorik okerrena izan da gaurkoa. Gainbehera petrolioaren prezioaren jaitsierak eta Txinako ekonomiak sortutako zalantzak eragin dute.

Espainiako Burtsa. Argazkia: EFE
Espainiako Burtsa. Argazkia: EFE
Espainiako Burtsa. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Burtsak %3,20ko gainbehera izan du, 2013ko uztaileko datu txarrenak (8.281,40) errepikatuz eta urteko saiorik okerrena eginez.

Beheraka hori petrolioaren prezioaren jaitsierak eta Txinako ekonomiak bizi duen geldialdiak eragin dute.

IBEX 35ak 273,50 puntu galdu ditu gaurko saioan. Urteko beheraka pilatua %13,23koa da.

Arrisku-primak, berriz, goraka jarraitu du, 130 puntura iristeraino.

Europako gainerako burtsetan ere gainbeherak izan dira nagusi. Milango Burtsak %4,83ko jaitsiera izan du; Londresekoak, %3,46koa; Parisekoak, %3,45ekoa; Euro Stoxx 50 indizeak, %3,28koa; eta Frankfurtekoak, %2,82koa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia 2024 Albisteak Burtsa