Ekonomia -

Zati aldakorra

Villalabeitiak soldataren % 25ari uko egin zion 2015ean

Hala, soldataren zati aldakorreko 200.000 bat euro ez ditu jaso. Iragan otsailean presidente berriaren soldata % 73 igo zuen Kutxabankek.

Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2015eko soldataren zati aldakorreko 200.000 bat euro jasotzeari uko egin dio Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidenteak. Hori urteko soldataren % 25 inguru da.

Erabakiaren berri gaur eman du entitateak, bankuaren atarian argitaratutako agiri baten bidez.

Kutxabanken “eraginkortasuna hobetzeko egiten ari diren esfortzuarekin” bat egiteko erabaki pertsonala hartu duela azaldu du Villalabeitiak agirian.

Polemika

Villalabeitia 2014ko azaroan Kutxabankeko presidente izendatu zuten, Mario Fernandezek dimisioa eman ondoren. Hiru hilabete geroago, 2015eko otsailean, polemika piztu zen; izan ere, Kutxabankek presidente berriaren soldata % 73 igo zuela jakitera eman zuten.

Villalabeitiaren soldata 800.000 eurotan kokatu zen, horietatik 600.000 soldata finkoa dira eta 200.000 bat zati aldakorra, hau da, diru hori irabazteko baldintza batzuk bete behar dira, etekinak lortu, esaterako.

Enpresaburuen eta sindikatuen kritikak

Soldataren igoerak sektore ezberdinen kritikak eragin zituen; izan ere, Mario Fernandezek bere azken urtean 463.500 euro irabazi zituen, eta haren soldatak beherakada baino gehiago izan zuen.

Bestalde, soldataren % 25ari uko egitea “ohikoa ez” dela goraipatu dute Kutxabankeko iturriek, are gehiago, soldata hori finantza sektorearen “behealdean” kokatzen denean, beste enpresa handi batzuetako zuzendariena baino txikiagoa denean, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Kutxabank berriak Albisteak Gaur Soldatak gaur