Ekonomia -

Lan kostua

EAEko eta Nafarroako langileak dira orduko gehien kobratzen dutenak

Espainiako Estatuko batez bestekoa 19,96 eurokoa den bitartean, EAEko langileek 24,07 euro kobratzen dute orduko eta nafarrek 21,82. Madril dago zerrendaren hirugarren postuan (22 euro).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko, Nafarroako eta Madrileko langileak dira lan orduko gehien kobratzen dutenak, Estatistika Institutu Nazionalak (INE) aditzera eman duenez.

''Lan Kostuaren Hiruhileko Inkesta''ko datuen arabera, Espainiako Estatuko langileek batez bestekoa 19,96 euro kobratzen dute.

EAEko, Nafarroako eta Madrileko langileek kobratzen dutena Espainiako Estatuko batez bestekoaren gainetik dago. Hain zuzen, EAEko langileek 24,07 euro kobratzen dute orduko, nafarrek 21,82 eta Madrilekoek, 22.

Beste autonomia erkidegoei dagokionez, Katalunia (21,03) eta Asturias (20,88) Estatuko batez bestekoa gainditzen duten bitartean, Galiziako (17,82), Extremadurako (17,54) eta Kanarietako (16,42) langileak dira gutxien kobratzen dutenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea