Ekonomia -
3.245 milioi euro
Japoniak Ogasunari iruzur egitea leporatzen dio IBMri
IBMk eta bere filialak zerga aitorpen bakarra egin zuten. Zergak ordaintzen saihesten saiatu zirela egiaztatzen bada, Japoniako Ogasunari inoiz aitortu ez den kopuru handiena izango litzateke.
Erredakzioa
Japoniako Ogasunak 400.000 milioi yenetik gora (3.245 milioi euro inguru) aitortu ez izana leporatzen dio IBMri.
Atzeratutako zergak ordaintzeko 30.000 milioi yen (243 milioi euro) eskatzen dizkio IBMri Ogasun japoniarrak, eta bere aldetik, helegitea aurkeztuko duela aditzera eman du IBMk.
IBMren filiala Japonian, IBM Corporation talde iparramerikarraren eskumendekoa den IBM AP Holdingsek kontrolatzen du. IBM Japoniak "zergen baterakuntza erregimena" erabili omen zuen, eta horren arabera, enpresa batek eta bere filialek aitorpen zerga bakarra egin dezakete.
IBM AP Holdingsi saldu omen zizkion IBM Japoniak bere akzio batzuk. Ondorioz, galerak izan zituen IBM AP Holdingek eta ondoren, IBM Japoniaren irabaziekin konpentsatu zituzten eta sarrera gutxiago aitortu zituzten emaitza txostenean.
Zergak ordaintzen saihesten saiatu zirela egiaztatzen bada, Japoniako Ogasunari inoiz aitortutako kopurua handiena izango litzateke.