Ekonomia -

Baserritarrak

Prezioen behatokia sortzeko eskatu dio EHNEk Eusko Jaurlaritzari

Gainera hornitzaileen jarduera salatu dute: izan ere, kontsumitzaileek ordaintzen dutenaren % 70 hornitzaileen esku gelditzen da.

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHNE baserritarren sindikatuak prezioen behatokia sortzeko eskatu dio gaur Eusko Jaurlaritzari. Kontsumitzaileek ordaintzen dutenaren % 70 hornitzaileen esku gelditzen dela salatu du Mikel Kormenzana sindikatuko presidenteak Bizkaian.

Horretarako, besteak beste, merkatu gardena egin dute baserritarrek Bilbon. Bildots laurdena, bi letxuga, bi litro esne eta botila bat sagardo, 20 eurotan saldu dituzte. Merkataritza guneetan baino % 30 merkeago saldu dute, eta hala eta guztiz ere, prezio duina eta kosteei aurre egiteko behar bestekoa.

Baserritarrek hornitzaileen jarrera salatu dute, gutxi ordaintzen eta asko kobratzen dutelako. Zenbait kasutan, lau bider gehiago. "Gehiegikeria" deritzote, eta Prezioen behatokia abian jartzeko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Batez beste, ordaintzen den prezioetan hamar eurotik zazpi hornitzaileentzat izaten dira. Era berean, beste zenbait jarduera ere salatu dute, hala nola, produktu asko kanpotik ekartzea bertakoen prezioa jaisteko.

Baserritarrek bertoko produktuak sustatu nahi dituzte eta herriz herri egiten diren merkatu txikietara joateko eskatu dute, edota nekasarearen bitartez erosteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea