Ekonomia -

Barne produktu gordina

Nafarroako ekonomia % 3,3 hazi zen 2015eko azken hiruhilekoan

Nafarroa (% 1,4 2014an eta % 2,9 2015ean) BPGaren hazkunde erritmo handiena duten erkidegoen artean dagoela azpimarratu du Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordeak.

Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordea. Artxiboko irudia: EFE
Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordea. Artxiboko irudia: EFE
Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordea. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako BPGak % 3,3 egin zuen gora 2015eko laugarren hiruhilekoan, Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako presidenteordeak gaur jakitera eman duenez. Hazkundea % 3,1ekoa izan zen aurreko urteko epe berean. Gainera, Foru Erkidegoak murriztu egin zuen Espainiarekin (% 3,5) duen aldea.

Nafarroa (% 1,4 2014an eta % 2,9 2015ean) BPGaren hazkunde erritmo handiena duten erkidegoen artean dagoela azpimarratu du Ayerdik prentsaurrekoan.

Horren hitzetan, Nafarroako ekonomiak % 2,9 egin zuen gora 2015ean (Nafarroako Gobernuak egindako aurreikuspena hamarren bat gainditu du, beraz), eta 2016an Foru Erkidegoko ekonomia beste horrenbeste haztea espero du Exekutiboak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Ekonomia Nafarroako Gobernua berriak BPGd Euskadi