Ekonomia -
Qatarren
Atun gorriaren salmentak jarraituko du
Arriskuan dauden Espezieen Kontrolerako Konbentzioak atun gorriaren salmenta ez debekatzea erabaki du. Monakok galzorian dagoen espeziea dela dio eta horregatik arrantzatzeko debekua proposatu zuen.
Erredakzioa
Atlantikoan eta Mediterraneoan arrantzatutako atun gorriaren esportazioa ez galarazteko erabakia hartu du Arriskuan dauden Espezieen Nazioarteko Salmentaren Kontrolerako Konbentzioak (CITES).
Atun gorriaren esportazioa debekatzeko neurria Monakok bultzatu du, eta CITISek Dohan (Qatar) egin duen bileran, besteak beste, neurri hori eztabaidatu du. Monakoren hitzetan, atun gorria desagertzeko arriskuan dagoen espeziea da.
Espezie horren mundu osoko arrantza kupoa 13.500 tona dira, Mediterraneo itsasoan eta ozeano Atlantikoaren ekialdean bakarrik aurkitu daiteke.
EBko uretan arrantzatutako atunaren % 80 Japonera esportatzen dute, horregatik, nazioarteko komertzioari egingo dioten betoak larri sektorea kaltetu egingo du.
Espainia debekuak gehien kaltetuko duen herrialdea da, bere kuota 2.526 tonakoa baita 2010. urtean (EBk 7.104 tona batzen ditu).