Ekonomia -

Jaurlaritzaren erabakia

35 orduko lanaldira bueltatzea 'kontraesankorra' da, Confebasken ustez

Lan-astea berriro ezarri du Jaurlaritzak, baina, bien bitartean, "enpresa pribatuari inbertitzeko eta enplegua sortzeko eskatu dio", kritikatu du patronalak.

Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea, Eduardo Arechagarekin batera. EFE
Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea, Eduardo Arechagarekin batera. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Confebask EAEko patronalaren iritzian, "harrigarria" da Eusko Jaurlaritzak 70.000 langile publikoei 35 orduko lanaldia berriro ezartzea. Erabakia asteartean jakinarazi zuen Jaurlaritzak, eta biharamunean etorri da patronalaren erantzuna. "Krisi bortitz baten ondotik, erronka eta desafio berriak behar dira, ez, inondik inora, ordu gutxiago lan egitea", kritikatu du.

Ohar batean adierazi duenez, "kontraesankorra" da Jaurlaritzak ia zortzi milioi euro horretara bideratzea, eta, bien bitartean, "langabezia eta krisi ekonomikoa nagusi den egoera honetan, enpresa pribatuari inbertitzeko eta enplegua sortzeko eskatzea".

Hori horrela, Confebaskek ez du ulertzen Jaurlaritzaren erabakia. "Gure eredu ekonomiko diren Europako herrialdeetan, Frantzian, esaterako, aukera hau ez da eztabaidatzen ari. Epe ertain eta luzera dagoen ziurgabetasuna dela eta, inor ez da arriskatzen", erantsi du.

EAEko enpresaburuen elkarte horren arabera, "harrigarria" da Jaurlaritzak, aurtengoa "zaila" izango dela aitortu eta gero, 7,8 milioi euro langile publikoen lanaldia murriztera bideratzea. "Produktibitateaz edo funtzioen hobekuntzaz ez dira mintzatu ere egin", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Confebask Euskal Autonomia Erkidegoa Funtzionarioak bideoak Albisteak Enpresen albisteak