Ekonomia -

Urtero

290 euro gehiago ordainduko dituzte familiek BEZaren igoeragatik

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartearen hitzetan, uztailera arte ez dute jakingo BEZaren igoera bezeroei erabat egokituko zaien edo enpresariren batek prezioak mantentzea erabakiko duen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZ) igoeraren ondorioz, familia bakoitzak batezbeste 288,54 euro ordaindu beharko ditu urtean. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak kalkulu hori egin du Estatistikako Institutu Nazionaleko familien aurrekontuetan oinarrituta.

Uztailetik aurrera % 8 gora egingo duten produktuak (BEZ murriztua) eta % 18 gora egingo dutenak (BEZ orokorra) kontutan izan dituzte kalkulu hori egiteko.

Ogia, esnea, arrautzak, gazta, fruta, barazkiak edo lekak bezalako oinarrizko produktuek ez dute igoerarik izango (% 4ko BEZa izaten jarraituko dute).

Osasun zerbitzuak, etxebizitzaren alokairuak edo hezkuntza bezalako gastuek ez dute aldaketarik izango.

Hala ere, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Antolakundearen hitzetan, uztailera arte ez dute jakingo BEZaren igoera bezeroei erabat egokituko zaien edo enpresariren batek prezioak mantentzea erabakiko duen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea