Ekonomia -

ACSren eskaeraren ondoren

Galan: "Iberdrola erosteko, Eskaintza Publikoa aurkeztu behar da"

Iberdrolako presidentearen esanetan, enpresa "kontrolatu nahi duenak" Erosteko Eskaintza Publiko osoa aurkeztu beharko du, "eta esku-dirutan".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Sánchez Galan Iberdrolako presidentearen esanetan, bere enpresak "akziodunen interesen aldeko proiektu luzea" dauka buruan. Beraz, "enpresa kontrolatu nahi duenak, %100ko Erosteko Eskaintza Publikoa aurkeztu beharko dute", eta "esku-dirutan, gainera".

"Iberdrola kontrolatu nahi duen batek, %100ko Erosteko Eskaintza Publikoa aurkeztu beharko du. Horrela egiten badute, hurrengo egunean enpresa kontrolatu ahal izango dute", nabarmendu du Galenek Ibedrolako akziodunen batzarrean. "Iberdrolak diru asko balio du", azpimarratu du.

Akziodunen Batzarra egingo dute Iberdrolan datorren ostiralean. Bertan, ACS enpresaren eskaera aztertuko dute, Gaurko prentsaurrekoan, Sánchez Galanek ez du enpresa eraikitzailea aipatu.

Horrez gain, Batzarra egingo duten egunean, "hitza akziodunek izango dutela" goraipatu du. Akziodunak defendatzea bere "betebeharra" dela esan du .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea