Ekonomia -

Deklarazioa, apirilaren 30ean

Athleticeko presidentea auzipetu egin dute Iurbenor auzian

Hain zuzen ere, Jabyer Fernandez enpresaburuaren aurkako auzian auzipetu dute Fernando Garcia Macua. Emilio Prieto klubaren zuzendaritzako kidea ere inputatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Garcia Macua Athletic Club-eko presidentea eta Emilio Prieto klubaren zuzendaritzako kidea auzipetu egin dituzte Iurbenor auziaren baitan, "bidegabeko jabetzea" eta "delitu sozietarioak" egotzita, hainbat hedabidek gaur jakinarazi dutenez.

Apirilaren 30ean deklaratu beharko dute, Bilboko epaitegi batean.

Hain zuzen ere, Barakaldoko "Puerta de Bilbao" izeneko hirigintza promozioan BEZaren 43 milioi euro ustez ez ordaintzeagatik auzipetu dituzte.

Iurbenor auziko inputatu nagusia Jabyer Fernandez enpresaburua da. Bertako burua zen eta ordainketak eten egin zituen iaz, aipatu 43 milioi euroko zorra utzita.

Iazko urtarrila arte, Macua Iurbenorreko zuzendaritzako kide izan zen, baina apirilean, Athleticeko presidenteak eta beste sei pertsonak salaketa aurkeztu zuten Fernandezen aurka, delitu sozietarioak leporatuta.

Aipatu egunkariek azaldu dutenez, Garcia Macuak esan du "lasai" dagoela, eta errefusatu egin du dimisioa aurkeztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea