Ekonomia -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Macua: "Oso lasai nago, baina babes gabe sentitzen naiz"

Iurbenor auzian auzipetu dutela jakin eta gero, Athleticeko presidenteak ukatu egin ditu akusazioak, eta "lehenbailehen" deklaratzea eskatuko duela iragarri du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fernando Garcia Macua Athletic Club-eko presidenteak adierazi du "oso lasai" dagoela, baina "babes gabe" sentitzen dela Iurbenor auzian auzipetu egin dutela jakin eta gero.

Gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Macuak iragarri du "lehenbailehen" deklaratzea eskatuko diola idatziz epaileari. Teorian, apirilaren 30ean deklaratu behar du.

Fiskaltzak Macua eta Athleticeko zuzendaritzako beste kide bat, Emilio Prieto hain zuzen, auzipetzea proposatu du, Iurbenor konpainiaren ustezko irregulartasunekin zerikusia duten "zantzu nahikoak" daudelakoan.

Garcia Macuak ziurtatu du irregulartasunok bera konpainiatik joan eta gero jazo zirela.

Hori horrela, "harrituta" agertu da auzipetzearekin, fiskalaren idatzia "oso generikoa" baita eta ez baitio "ezer zehatzik" egozten.

Macuaren ustez, urtebete barru berriro Athleticeko presidente izateko hauteskundeetara aurkezteko duen asmoak ez du zerikusirik ikerketa honekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea