Ekonomia -

Batzar Nagusia

Euskadiko Kutxak krisiari eutsi dio emaitzak errepikatuz

Aurrezki-kutxa gipuzkoarrak 56 milioi euroko irabaziak lortu zituen. Erakundearen arduradunen esanetan, bere hedapen sareko "doitzeekin" jarraituko dute eta, gehienez, bost bulego itxiko dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txomin Garcia eta Julio Gallastegui, Euskadiko Kutxako presidenteak eta idazkari orokorrak, kutxaren emaitzak eta etorkizuna aditzera eman dituzte bere Batzar Nagusian. Aurten, 56-60 milioi euro irabaztea aurreikusi dute, beraz, 2009ko irabaziak (56,6 milioi) errepikatuko lituzkete.

Gallasteguiren hitzetan, hedapen sareko "doitzeekin" jarraituko beharra dago, baina kutxaren egoera onari esker, ez dira "garrantzitsuak" izango eta, gehienez, bost bulego itxiko dituzte.

Horren harira, iaz bederatzi bulego –Aragoi (6), Gaztela eta Leon (2) eta Errioxa (1)- itxi eta gero, Euskadiko Kutxak 394 bulego zituen 2009 urte bukaeran.

Aurrezki-kutxa gipuzkoarraren arduradunen ustez, "berankortasunak okerrera" egingo duen arren, sektorearen batez bestekotik behera kokatuko da. Hain zuzen, egungo % 2,9tik % 3,5era igo litekeela iritzi diote.

Aurreko urteko datuekin alderatuta, Euskadiko Kutxaren negozioaren zenbateko osoa 35.412 milioi eurotara igo da, % 3,1, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea