Ekonomia -
Iberdrolaren Administrazioa
Fernandezentzat "onartezina" da blindatzeen gaineko mozioa
BBKren (Iberdrolako bigarren akziodunik garrantzitsuena) presidenteak esan duenez, egiasmoak "ez du inolako babes teknikorik" eta "Euskadiren interesen kontra" egin lezake.
Erredakzioa
Mario Fernandez BBKren presidentearen esanetan, "eskusartze onartzezina" eta "jasanezina" da PSOEk legebiltzarrean aurkeztutako egitasmoa, enpresa batzuen estatututan akziodunen bozkatzeko eskubidea murrizteko blindatzeen aurka egiten duen egitasmoa, alegia.
Horrela erantzun egin du Fernandezek, neurri berri horrek ACS (euskal konpainia elektrikoaren akziodunik garrantzitsuena) Iberdrolan sartzen lagunduko ote dion galdetu diotenean; presidentea, Ignacio Sanchez Galan, erabat kontra agertu da lehiakide delako.
Iberdrolako (BBK bigarren akziodunik garrantzitsuena da) Akziodunen Batzarra hasi baino lehen Fernandezek adierazi duenez, sozialisten egitasmoa "onartezina" da formari dagokionez, "ez dauka inolako babes teknikorik" eta "Euskadiren interesen kontra" egin lezake.
Fernandezen esanetan, kontu honetan "forma ia edukia baino garrantzitsuagoa da" eta, esan duenez, "norbaitek azaldu beharko du zergatik Sozietate Anonimoen Legearen hirurehun eta piku artikulutatik, artikulu baten paragrafo bat moldatu behar da, eta data jakin bat heldu baino lehen" (Iberdrolako batzarrarena).
Gogoratu duenez, klausula hori ezabatu nahi zuen edozein akziodunek (Iberdrolakoa) bakarrik proposamena gaien-zerrendan sartu eta gainerako akziodunekin bozkatu behar zukeen.